XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Uretan ez dut pisurik. Eraman nazazu - esan zion Annak.

Benek ia sentitu gabe eutsi zion.

Gero kulunkatzen hasi zen.

- Ez iezadazu horrela begiratu - esan zion Annak.

- Ez dizut gaizki begiratzen - erantzun zion Benek.

Eta zehatz-mehatz begiratuz aztertu zuen.

- Utz iezadazu esan zion Annak. Irten egin nahi dut. - Ez.

Eta beroan sartzeko gogor heldu zion.

- Mesedez, e, Ben! - Beno.

Lotsatu egin zen gero, Anna bere aurrean lasterka larrugorritan ikusi zuenean.

Mugikaitz gelditu zen, begirada atzera itzuli eta urtegiari begira gelditu zen.

- Lehortzeko ezer ez daukagu - kexatu zen Anna.

@- Hasi lasterka.

- Eta ikusten bagaituzte? - Ez esan tontakeriarik.

- Hemen ez dago eta inor - Ben oso gizon sentitu zen.

Zelatatu egin zuen Benek Anna.

Kotoi kizkurreko karmin koloreko bragatxo batzuk zituen Annak eta zuhaitz bati itzuliak ematen ari zen besoak astinduz.

Benek gantzontziloak jantzi zituen eta zuhaitz baten gainean eseri zen hotzez dardarka.

Anna ohartu zen eta bere soinekoa eraman zion.

- Estal zaitez - esan zion.

- Busti egingo zaizu. - Berdin da.

Bere ondoan eseri zen.